XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PENTEKOSTE ondorengo 5'garren IGANDEA

Kristauon ezaugarri maitasuna degu.

Lenengo kristauetaz esaten zana: begira zenbat maite diran, orain ere egia bear luke.

Ori da gaurko Berri-Onak gogoratzen diguna: Utzi zure eskeiñia, eta zoaz, eta adiskidetu zaiz zure anaiarekin.

Meza eskeintzera goaz.

Oroitu gaitezen itz oietaz, eta maitasunak ez bagaitu etorrerazi, dena utzirik, iges egin zagun Elizatik.

Ortan beñepein egizaleak izan gaitezen.

OTOITZA: Jaungoikoak, maitatzen dunari, orain ikusten ez diran aberastasunak agindu dizkio.

Bañan, eskatu dezagun, ondasun oietara iritxi bitartean, munduan gauden arte, maitasun pixkabat ezagun zagula gure kemenak ez galtzeko.

EPISTOLA: S. Pedrok erakusten digu nola maitatu.

Izan zaite errukitsu.

Errukia izatea, negarrean dagonarekin negar egitea da.

Ainbeste señide ikusten ditugu negarrez, batez ere egun auetan: lanik gabe, kezketan.

Alkartu gaitezen oiekin.

Agertu dezaiegun gure maitasuna.

BERRI ONA: Ez digu-ba asko eskatzen Jesukristok!

Ez digu zuzentasun osoa eskatzen, badakillako ez gerala iritxiko ortara; bañan, bildur izan gaitezen gure zuzentasuna pariseuena baño aundiagoa ez bada.

Zuzentasun itxura bakarrik baleo munduan, ez geñituzke gure arteko nasketak ezagutuko.